Lan metodologia

Biografiak

Gure lantaldeak elkarrizketa sakon bat egingo dizu eta bertan jasotako informazioa erabiliko dugu biografia entetenigarri eta aberasgarria idazteko. Zure historia grafikoki ilustratuko duten argazkiak ere zuk, bezeroak, eskaini beharko dizkiguzu.

Epeak kasuan kasu aztertu eta proposatuko dira.

Ordainketa: %50 proiektuaren hasieran eta gainontzekoa liburua amaitutakoan.

Jarri harremanetan gurekin! Lana erraztuko dizugu!

Ipuin pertsonalizatua

Zure inguruko norbaiti opari eder eta berezi hau egin nahi badiozu, datu hauek helarazi behar dizkiguzu:

  • Haurraren izena
  • Ezizena
  • Adina eta sexua
  • Gurasoen, anai-arreben eta gertuko senitartekoen izenak
  • Lagun minaren izena
  • Ikastetxearen izena
  • Bizi den herri edo hiriaren izena
  • Ezaugarri fisikoak
  • Izaera
  • Zaletasunak
  • Beldurrak
  • Bere bizitzako une garrantzitsu bat
  • Ipuinean agertzea nahi zenuken datu edo bizipenen bat

Jarri harremanetan gurekin eta sakonago azalduko dizugu zein den gure lan-metodologia. Lana erraztuko dizugu!

Ipuina bidaltzeko epea kasuan kasu aztertu eta proposatuko da.