Ipuin pertsonalizatuak

Haur guztiak ez dira berdinak. Haur bakoitzak mundu propioa du, zaletasun jakinak, gustu konkretuak, bereak ez beste inorenak diren beldurrak eta ilusioak. Etxeko txikienen bizitza laburretik abiatuz eta fikzioarekin zipriztinduz, berarentzat soilik idatzitako ipuina sortuko dugu. Bere neurrira eginikoa. Bera protagonista izanik, bere lagunak, bere familia.

Ilustrazio bizi eta pertsonalizatuekin. Sekula ahaztuko ez duen oparia izango da, identifikagarria, bere estreinako biografia. Haurtzaroa jasoko duen testigantza idatzia.

Kontaiguzu zein den zure beharra. Sormena utzi gure esku. Eta edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan.