Enkarguzko testuak

Elkarte, erakunde edo udaletxe bateko kide al zara? Gai jakin baten inguruko ipuina edo kontakizuna behar al duzu? Autismoa duten haurren inguruko narrazioa nahi al duzu? Berdintasunaren aldeko kanpaina batean ari zara lanean eta gai hori jorratuko duen ipuin, testu, gidoi edo komiki bat erabili nahi al zenuke? Zure enpresaren berri emango duen erreportajea nahi al duzu? Elkarrizketa sakon bat? Hitzaldi bat eman behar duzu baina ez dakizu nondik hasi testua idazten?

Aldez aurretik zuk aukeratutako euskarrian jasoko duzu emaitza: word dokumentuan, liburu formatuan, ipuina, katalogoa, gidoia…

Esaiguzu zein den zure beharra. Sormena eta testua utzi gure esku.

Enpresen biografiak

Enpresa batek, dena delakoa ibilbidea izanik ere, bere historia liburu batean jasoa izatea merezi du; pertsonek sortu eta altxatutako proiektua delako. Zuk emandako datu eta bitxikerietatik abiatuta, argazkiz hornitutako liburu erakargarria osatuko dugu. Sortzaileek harro erakutsiko dutena, langileek gustura irakurriko dutena, bisitariek interesez hartuko dutena.

Zure enpresa sortzeak eman dizun guztia jasoko dugu liburu atsegin eta aberasgarri batean.

Edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan.