Biografia pertsonalak

Zein naiz? Nondik nator? Nora noa? Hiru galdera horiek darabiltza gizakiak buruan mendeetan zehar. Garrantzitsua da nondik gatozen jakitea nora joan nahi dugun zehazteko.

Zuk ere baduzu zer kontatua. Edo zure aitak. Amonak. Izan daiteke zure lagun horri opari berezia egin nahi izatea. Edo ezkontzear dagoen bikoteak orain arte bizi izan duena jasota utzi nahi izatea. Pertsona guztien bizitza da garrantzitsua eta berezia eta horren aztarna belaunaldiz belaunaldi gera dadin, zer hobe idatzita uztea baino.

Berbak-ek eskura jartzen dizu aukera hori. Kontaiguzu zure bizitza. Zure istorioa. Historian zuk utzitako arrastoa zein den esaiguzu. Guk emango diogu forma eta liburu eder bat izango duzu. Beti iraungo duena. Zure oinordekoek ere jakin dezaten nor izan zinen. Idatzita dagoena ez baita ahazten.