Egindako lanak

Ikastola liburua

50 urte gelak bizipenez betetzen (2013)

2012an bete zituen Elgoibar Ikastolak 50 urte. Makina bat ikasle, irakasle eta gurasok erein dute urte horietan guztietan hazi den hazia. Liburu honek horien testigantza jasotzen du eta, besteak beste, ezinezkoa zirudiena posible egin dutela islatzen du.

Alcorta liburua

100 urteko lana! (2011)

Elgoibarren sortu zen 1911. urtean Alcorta enpresa. Ehizarako armak eta eskuerramintak fabrikatzen zituen hasieran baina 90eko hamarkadatik automobilgintzarako lanak egiten ditu. 2011. urtean 100 urte bete zituen eta liburu batetan jaso zen historia , bertan lanean aritu diren eta ari diren pertsonen bizipenen bitartez.

Tengo parálisis cerebral pero no estoy enfermo (2011)

Budyk garuneko paralisia du jaiotzatik baina ez dago gaixorik. Ezin izan du hitz egin inoiz baina bere kontu bizi izan da 20 urte luzez, ia-ia autonomia osoz. Biografia honek Jose Manuel Mancisidorren bizitza jasotzen du. Garuneko paralisia duen mutil baten bizitza, gorputza mugatua izan arren burua beti adi eta azkar izan duen mutil baten bizitza.

Debegesa Eskola Agenda

2011-2012ko Eskola Agenda

Debegesak argitaratzen duen 2011-2012 Eskola Agendako testuen sorrera, erredakzioa eta konponketak.

Suite érotique

Jose Antonio Sistiaga margolari donostiarrak modeloek maitasuna zuzenean bere aurrean egiten zuten bitartean hainbat marrazki egin zituen azul prusia zurikarraz, 1980 eta 1992 urteen artean. Marrazkiak azkar eta zuzendu gabe egin zituen. Horietatik 24 aukeratu eta Suite érotique erakusketa antolatu zen Koldo Mitxelenan 2007an. Jasone Osorok marrazkien katalogorako ipuin erotikoa idatzi zuen.

AZTI 2004AZTI memoria

Itsas eta Elikagaien Zentru Teknologikoa da Azti. 2002-2004 urtetan egindakoen memoriaren testuak euskarara itzuli, egokitu eta zuzendu zituen Berbak-ek.

El vuelo de la ChichiguaEl vuelo de la chichigua

Edu Arrillaga argazkilari elgoibartarrak urteak daramatza Dominikar Errepublikara joaten eta bertako bizimoduaren lekuko izaten. Kalean bizi diren haurren nondik norakoak jaso ditu bere argaki-kamerarekin. Jasone Osorok Edurekin Santo Domingora bidaiatu zuen 2003an eta han bizi eta ezagutakoen haritik, hitzak jarri zien Arrillagaren argazkiei. Kazetaritza lana eta literatur zipriztinak El vuelo de la chichigua izeneko argazki bilduma bikain batean.

Sokamuturra: La sonrisa del miedo

Edu Arrillaga argazkilariarekin elkarlanean egindako estreinako lana da hau. Elgoibarko San Bartolome jaien egitarauan urtero antolatzen dira sokamuturrak. Arrillagak argazki kamera eskuan, hamar urtetan egindako erretratuen bilduma da Sokamuturra: La sonrisa del miedo. Oinak eta hitzaurrea idatzi zituen Jasone Osorok.

Elgoibarko gidaElgoibarko Gida Turistikoa

Kanpotik datozen bisitariek herriari buruzko informazio laburra, argia eta interesgarria nahi izaten dute. Horixe biltzen du Elgoibarko Udalarentzat eginiko gida honek. Argazki koloretsuak eta testu laburrak, euskaraz nahiz ingelesez, herriari buruzko kultura, ekonomia eta aisialdia uztartuz.

Elgoibarko baserriakBaserrien gida-liburua

Zenbat baserri daude Elgoibarren? Zenbat pertsona bizi dira horietan? Zein adin dute? Eta zein da euren ogibidea? Elgoibarko baserrien gida-liburuak galdera horiek erantzuten ditu, auzoen historia laburra bilduz eta nekazal munduari buruzko informazio soziologiko baliotsua eta interesgarria emanaz. Debemen-ek argitaratua.

Morkaikoren 50 urteak

Morkaiko Elgoibarko mendizale elkartea da. 1993 urtean 50 urte bete ziren sortu zela. Liburu honek sortzaileen eta bazkide izandakoen testigantzak jasotzen ditu, argazkiz eta bitxikeriz beteriko argitalpen polita osatuz.