Biografia pertsonalak

Kontaiguzu zure bizitza. Zure istorioa. Historian zuk utzitako arrastoa zein den esaiguzu. Guk emango diogu forma eta liburu eder bat izango duzu, hitzez eta argazkiz hornitua. Beti iraungo duena. Zure oinordekoek ere jakin dezaten nor izan zinen eta zure bizitza nolakoa izan zen. Idatzita dagoena ez baita ahazten.

Enkarguzko testuak

Zure epresaren ibilbidea jasoko dugu biografia atsegin eta aberasgarri batean. Martxan jarri nahi duzun kanpaina berezi horretarako ideia emango dizugu. Ipuin bat idatziko dugu zure elkartearen helburuak modu argian azalduz. Gidoi baten bitartez jakinaraziko diogu zure bezeroari nor zaren. Zure beharretara egokitutako testua idatziko dugu.

Ipuin pertsonalizatuak

Etxeko txikienen bizitza laburretik abiatuz eta fikzioarekin zipriztinduz, neurrira idatzitako ipuina sortuko dugu, didaktikoa eta entretenigarria. Beraiek izanik protagonistak. Ilustrazio bizi eta pertsonalizatuekin. Sekula ahaztuko ez duten oparia izango da, identifikagarria, beraien estreinako biografia. Haurtzaroa jasoko duen testigantza idatzia.